Berriak

 

Arrigorriagako bi ludotekek ateak modu birtualean irekiko dituzte. Egunero komunikazio-kanal bat jarriko da martxan, eta hainbat plataformaren bidez, izena eman duten haurrek, euren familiek eta begiraleek elkarri eragiteko aukera izango dute.

Ludotekaren ohiko ordutegian, 17:30etik 19:30era, eta ezarritako taldeekin lanean, egunero hainbat jarduera egingo dira, hala nola eskulan-tailerrak, sukaldaritzako errezetak, ipuinen ilustrazioa, bertso, dantza eta abestien grabazioak… eta haurrek zein gurasoek proposatu eta bidali nahi duten guztia.

Begiraleek beharrezko informazio guztia helaraziko diete familiei, elkarrekin konektatu ahal izateko. Edozein zalantza izanez gero, helbide elektroniko hauen bidez jar zaitezke harremanetan:

Lonboko ludoteka: arrigorriagaludoteka@gmail.com
Abusuko ludoteka: abusukoludoteka@gmail.com

Eskerrik asko talde osoari: Miren, Itziar, Ainhoa, Itziar eta Nagore.