Berriak

 

Koronabirusaren krisia dela eta, Arrigorriagako Udalak sare solidarioa koordinatu du herriko hainbat elkarte eta talderekin batera.

Sare horrek honako egoera hauetan eskainiko du laguntza:

  1. Osasunagatik edo bestelako egoera pertsonal batengatik ezin bazara etxetik atera eta erosketak egiteko (janaria, sendagaiak...) edo antzeko laguntza behar baduzu.
  2. Senideak edo umeak zaintzeko laguntza behar baduzu.

Halako egoera batean bazaude, edo zaintza sarean parte hartu nahi baduzu, deitu 944020206 telefono-zenbakira 08:00etatik 15:00etara, edo idatzi zainduarrigorriaga@gmail.com helbide elektronikora.