Berriak

 

Osasun-agintariek agindu bezala, gaurtik aurrera eta berriro jakinarazi arte, honako
prebentzio-neurri hauek hartu dira:

Udalerriko kultura- eta kirol-jarduera guztiak etengo dira, eta, ondorioz, udaltitulartasuneko honako instalazio hauek itxiko dira:

  • Jubilatuen etxeak
  • Ludotekak
  • Udal Kiroldegia
  • Gaztegunea
  • Kultur Etxea
  • Tailerren eraikina
  • Liburutegiak
  • Lonbo eraikina
  • Euskaltegia
  • Montefuerte eta Santo Cristo futbol zelaiak

Herritarrei zentzuz jokatzeko deia egin nahi die Udalak eta osasun agintariek emandako
gomendioei jarrai diezaietela. Gaixotasunaren sintomak sentituz gero, deitu 900 203 050 telefono-zenbakira eta ez joan Osasun Zentrora.

Egoera aldakorra denez, egoerak eskatu ahala beharrezko neurriak hartuko ditu Udalak

Bandoa (PDF 51,2KB)