Berriak

 

Apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa publikoa egin du udaletxean, ez-ohiko osoko bilkuran, martxoaren 9an. Egunotan jasoko dute hautatutako herritarrek jakinarazpena.

Halaber, udalak jakinarazi nahi du orain arte Arrigorriaga Herri Ikastetxean bozkatu duten pertsonek frontoian izango dituztela hauteskunde-mahaiak. Herritarrek urteetan egindako eskaera bati erantzungo zaio eta irisgarritasuna erraztuko zaie mugikortasun mugatua duten pertsonei modu horretan.