Berriak

 

Gaur, urtarrilaren 31n, 2020. urterako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldaren onespena argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horiek horrela, errolda jendaurrean jartzeko epea hasi da, eta, ondorioz, baita interesdunek egokitzat jotzen dituzten egiaztapenak eta alegazioak egiteko epea ere.

Errolda hori hamabost egunez jarriko da Udaletxean herritarren eskura, eta onespenaren nahiz barne hartutako likidazioen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da alkate-udalburuaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea ezarriko da errolda jendaurrean jartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Borondatez ordaintzeko epea martxoaren 2tik apirilaren 17ra bitartekoa izango dela, eta ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epearen barruan egiten, betearazpen-bidetik eskatuko dela.

Halaber, helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatuko dira martxoaren 20an. Helbideratze berriak egiteko azken eguna otsailaren 28a izango da. Gogorarazi behar da ordainketa erakunde hauetan egingo dela: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, CAIXABANK, CAJA RURAL NAVARRA; banku-helbideratzea eginez eta HAZren administrazio-bulegoetan ordainduz. Ordaintzeko beste bide batzuk kontsultatzeko, jo Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) udal-bulegoetara, 08:00etatik 14:45era (herrigunean eta Abusu Zentro Soziokulturalean). Edozein zalantza argitzeko, berriz, deitu telefono-zenbaki honetara: 944 020 200.