Berriak

 

Asteburuan pintaketa matxistak agertu dira institutuko paretetan, Espainiaren aldeko beste aldarrikapen batzuekin.

Arrigorriagako Udalaren ustez, ez dira ekimen isolatuak eta umekeriak eraginda egindakoak, baizik eta, gero eta gehiago indartzen ari den jarrera bati erantzuten diote. Inpunitate osoz ari dira eskuin muturrean kokatzen diren agenteak gero eta eraso gehiago egiten emakumeen aurka, garai bateko jarrerak gaur egunera ekartzen.

Oinarri eta balore jakin batzuk sustatu nahi ditu Arrigorriagako udal gobernuak, berdintasunean eta pertsona guztien errespetuan oinarritutako herria eraiki nahi duelako. Horregatik, adierazpen matxistek eta faxistek ez dute inolako lekurik ez Arrigorriagan eta ez beste inon ere.

Egoera hau salatzearekin batera, udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, bai kasu jakin hauen aurrean eta baita horrelako pentsamenduak gainditu daitezen heziketa lantzen. Denon erantzuna beharrezkoa delako. Horretarako, herriko eragile sozialekin batera lan egingo du aurrera begira Udalak; izan ere, beharrezkoa da denon artean lanean jarraitzea Arrigorriagako biztanleek nahi eta merezi duten herria sortzeko. Bizitzeko hobetu.