Berriak

 

Azokaren xedea gazteen sormen artistikoaren erakusleihoa eta talentu berrientzako foroa izatea da. Gazteen proposamen berritzaileak izango dira oinarria, produkzio propioa ardatz dutenak.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak eurek sortutako lanak saltzeko eta erakusteko gune bat eskainiko die artista horiei, Gabonak heltzear daudela aintzat hartuta. Horrela, larunbatean, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita azoka eta, igandean, berriz, 11:00etatik 15:00etara.

Azoka irekita dagoen bitartean, hainbat jarduera egingo dira. Asteburuan zehar egin ahal izango diren tailer ugariez gain, igandean 13:00etan Aritz Berri Taldearen dantza erakustaldia izango dugu. Horrez gain, asteburu osoan zehar, Bgo akademiak antolatutako marrazki eta pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da udalbatza aretoan.

Gabonak hurbil daudenez, eta jai giroa sortzen joateko, alde batetik, artistek eskuz egindako produktuen otzara batzuk zozketatuko dira eta, bestetik, 10 eurotik gorako erosketak eginez gero, doako taloaz gozatzeko aukera ere izango da.

Tailerren eta erakusketen egitaraua:

Larunbata 14

  • 12:00-14:00: Gabonetako orri markatzaileen tailerra
  • 12:00-14:00: Gabonetako Paper Toys tailerra
  • 18:00-19:00: Eskumuturrekoak makrame teknikaz egiteko tailerra
  • 18:00-19:30: Euskal artisten tailerra: Ibarrola
  • 18:00-19:30: Euskal artisten tailerra: Chillida

Igandea 15

  • 11:30-12:30: Harizko mandala tailerra
  • 13:00-13:45: Dantza emanaldia – Aritz Berri Dantza talde