Berriak

 
Astearte arratsaldeko bostak aldera udaltzaingoak dei bat jaso zuen. Deia egindako pertsonak udal kiroldegiko bederatzi aldageletako armairu indarkeriaz irekita zeudela baieztatu zuen. Ordu bete barru abusuko kultur etxetik deitu zuten sakelako telefono bat komuneko tangan agertu zela esanez. Behin bertaratuta, agenteek egiaztatu zuten telefonoa kiroldegian lapurtuta zegoela. Gauzak horrela, udaltzainek dagokion ikerketa jarri zuten abian eta horren ondorioz ustezko egilea aurkitu zuten armairuetan lapurtutako eraztun bat poltsikoan zeramalarik. Hori dela eta, diligentzia guztiak egin eta guardiako epaitegira igorriko dituzte behar diren ondorioak izan ditzan.