Berriak

 

Arrigorriagako Udaltzaingoak eta Gizarte Zerbitzuek adinekoentzako bi ordu inguruko hitzaldia antolatu nahi dute datorren ostegunean, azaroaren 28an, udalbatza aretoan, eta abenduaren 3an, Abusu Zentro Soziokulturalean 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hitzaldia Galdakaoko Ertzaintzako langileek emango dute, herriko ahulenei egoera horiei buruzko informazioa emateko eta aurrea hartzeko.

Hitzaldian estanpatxoaren iruzurraz, tokomotxoaz, kutxazainetako lapurretaz, elkartasunezko besarkadaz, gidatzean ditugun iruzurrez, merkataritza-zentroez, etxebizitzez eta abarrez hitz egingo da.
Informazio hori guztia azaltzeko bideoekin batera joango da.