Berriak

 
Arrigorriagako gobernu talde berriak ikusi du azken urteotan zergak handitu egin direla eta, gainera, soberakina egon dela. Kontuan hartuta udal zerga eta tasek datozen urteetan egin beharreko erreforma orokorra behar dutela, erabaki du igoerarik ez egitea 2020ko ekitaldirako.

Udal zergak eta udalaren diru sarrera garrantzitsua dira. Udal-zerbitzuak finantzatzeaz gain (zaborbilketa, kale-garbiketa, argiteria publikoa...), birbanatze-funtzioa dute, eta premia handiena duten pertsonak hilaren bukaerara iristeko balio behar dute, alokairuak, argiaren ordainagiriak, ura... ordaindu ahal izateko.