Berriak

 
Arrigorriagako Udalak, Abusu Zentro Soziokulturalaren bitartez, bat egingo du Fair Saturday mugimenduarekin eta hainbat kultur-ekintza egingo ditu datorren larunbatean, hilaren 30ean goizean.

Fair Saturday gizartean eragina duen nazioarteko kultur-mugimendua da, hirien arteko lankidetza sustatzen duena gure kulturak hurbilarazteko. Kulturaren ahalmen eraldatzailea eta espazio komunen eta herritarren partaidetzaren beharra azpimarratzen du. Milaka artistari eta herritar konprometituri esker gertatzen da hori, gizarte gizatiarragoa sortzen baitute.

Artea, literatura, dantza, musika eta kaleko artea dira sustatuko diren modalitate artistikoak. Egitaraua egiteko honako talde eta elkarteen laguntza izango dugu: Aztarnak Graffiti, Izalde, Al Son taldearen dantza taldea, Irati Morales abeslaria eta Zubietxe elkartea.

Abusu Zentro Soziokulturala
Eguna: Azaroak 30, larunbata
Ordutegia: 10:00 - 14:00

Kartela ikusi (PDF, 14MB)