Berriak

 
Arrigorriagako udal-kiroldegiaren barruko igerilekuak urpekaritzako hastapen-jarduera bat hartuko du datorren larunbatean, azaroaren 30ean. Igerilekuan egingo den urpeko bataioa 16:00etan hasiko da, 11 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta doakoa da.

Arrigorriagako ACMME elkartea (Itsasoaren eta Ekosistemaren Kontserbaziorako Elkartea) izango da bataioa emango duen erakundea, eta parte hartu nahi duten pertsonek aldez aurretik eman beharko dute izena kiroldegiko atezaintzan.

Kartela ikusi (PDF, 132KB)