Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko gobernu-taldeak erabaki du beheko solairuko lokalak etxebizitza bihurtzea arautzen duen araudia ordenantza autonomo gisa izapidetzea.

Nahitaezko kontsulta publikoa, araudiaren helburuei, konpondu nahi dituen arazoei eta abarri buruzko iritzia jasotzeko xeda duena, behar bezala gauzatu dela ulertzen da, HAPOren parte-hartze prozesu orokorraren barruan eta, zehazki, 2018ko uztailetik urrira bitarte egindako azken partehartze
aldiaren barruan.

Halaber, joan den hilabeteetan proiektuaren nondik-norakoak azaldu zaizkie udalerriko merkatarien elkarteei. Gainera, datozen egunetan bilerak egingo dira Arrigorriagako auzoelkarteekin eta herri-mugimenduarekin, helburu bererako.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiteko lanen barruan, aurrerapen-fasean bertan proposatu zen beheko solairuko eta estalki azpiko lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera.

2018ko uztailetik urrira, herritarrek parte hartzeko prozesu bat gauzatu zen, Planaren helburu eta irizpideei loturiko iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko. Lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera defendatzen zuten ekarpenak jaso ziren, aipatutako dokumentuan jasotakoaren ildo beretik.

Parte-hartze prozesua bukatu ondoren, 2018ko abenduan, Udalbatzak Irizpide eta Helburuen Eguneratzea eta Birformulatzea onartu zuen; hori izango zen Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra idazteko oinarria. Bertan, lehen solairuko etxebizitzen gaia ageri zen, gorago adierazitako baldintzetan.

Modu berean, 2018ko abenduan, Udalbatzak onetsi zuen urtebetez uztea lehen solairuan egoitzaerabilerak garatzeko obra-lizentziak eta erabilera-aldaketarako lizentziak emateari; izan ere, ulertu zuen horrek arriskuan jar zitzakeela antolamendu berrian zehaztuko diren irizpide eta jarduketen
batasuna, koherentzia eta bateragarritasuna.

HAPO idazteko lanak ez dira ordudanik eten, zenbait eduki nahiko garatu eta zehaztuta daude. Besteak beste, lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko araudiaren zirriborroa osatu da. Kontuan izanik laster urtebete beteko dela beheko solairuetako egoitza-erabilerei loturiko lizentziak emateari utzi zitzaionetik, uste da ez dela ez beharrezkoa ez komenigarria HAPOren testua bukatu arte itxarotea eduki zehatz horiek onesteko; alderantziz, komenigarria eta egokia da horiek modu bereizian izapidetzea, ordenantza autonomo gisa.

Proiektuaren testua udal-webgunean argitaratuko da, eragina jasango duten herritarrei entzunaldirako aukera emateko, egokitzat jotzen dituzten ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten, argitalpenean zehaztutako bitartekoak erabiliz.

Ordenantza proposamena (PDF 592KB)

Planoa (PDF 1,24MB)