Berriak

 
Arrigorriagako udalak eta Berdintasunerako Kontseiluak hainbat ekimen antolatuko dituzte
azaroaren 25aren testuinguruan. Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean eta udalak, Berdintasunerako Kontseilua ahalduntzeko hartutako konpromisoari jarraituz, harekin elkarlanean osatu du egitaraua, haien proposamenak eta ideiak kontuan hartuz.

Ostegun honetan, hilaren 21ean hasita, film laburrak, mahai-inguruak, hitzaldiak... egongo dira, izan ere, informazioa eta heziketa ezinbesteko elementuak dira gaur egun emakumeenganako indarkeria egoera gainditu eta herri parekidea eta biolentzia matxistarik gabekoa eraikitzeko.

Hauekin batera, protestarako uneak ere egongo dira, hala nola, azaroaren 24an egingo den
martxaren bitartez, zein 25ean bertan egingo den kontzentrazioaren bitartez.

Gaiari lotutako lanketa, aitzitik, ez da soilik egun hauetan egingo. Emakumeen ahalduntzean
ekarpena egiteko asmoz, abenduan eta urtarrilean autodefentsa feminista tailerrak egingo dira. Halaber, gaiarekiko udal osoaren konpromisoa adierazteko ere, azaroaren 25era begira
Berdintasun Kontseiluak garatu eta onartu zuen adierazpen instituzionala eramango da Osoko Bilkuran lantzeko, hilaren 28an.

Kartela ikusi (PDF; 1,54MB)