Berriak

 

Arrigorriagako Udalak, ADECKA udalerriko merkatarien elkartearekin elkarlanean, Arrigobono ekimena abiarazi du berriz ere. “Tokiko denda txikiek osatzen duten sektorean erosketak egitea sustatzen da ekimenaren bitartez eta horrela, bertako merkatariak laguntzeaz gain, erosketak herrian bertan egiteko ohitura sustatzen da, herritar eta merkatarien arteko harremanak sendotuz, bide batez”, Maite Ibarra Arrigorriagako alkatearen ustez.

30 euroko balioa daukaten 2.350 bonu jarriko dira herritarren esku; herritarrek prezio horretatik 20 euro baino ez dituzte ordaindu beharko, eta horrela 10 euro aurreztuko dituzte. Behin bakarrik erabili ahal izango da bonu bakoitza kanpainari atxikitako dendetan.

Maite Ibarra alkatearekin batera agerraldia egin du ADECKA merkatarien elkarteko Santi Arana aurtengo ekimena aurkezteko. Azaldu dutenez, azaroaren 4tik 8ra (biak barne) bitartean eskuratu ahal izango dira bonoak, Urgoiti pasealekuko 6. zenbakian dagoen KIUBen bulegoan,9:00etatiik 14:00etara goizez eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 5a bitarte erabili ahal izango dira bonuak. Gogorarazi dute, bonuak ezin direla diruaren truke aldatu. 16 urtetik gorakoek eskuratu ahal izango dituzte , beti ere NANa aurkeztuz. Gehienez ere bi bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzagatik eta herritar batek ezingo ditu hiru NAN baino gehiago aurkeztu. Eskudirutan zein txartelarekin erosi ahal izango dira.