Berriak

 

Rock ‘N Choir ekimena Britainia Handian jaio zen duela 10 urte baino gehiago eta, gaur egun, 20.000 artista baino gehiagok hartzen dute parte Erresuma Batuko ikuskizunean.

Rockaren hastapenetatik abiatu eta haren historian zeharreko ibilbidea egiten du espektakuluak. Ikuskizunaren protagonistak: batetik, rock talde bat, Euskal Herriko talde onenetako artistek (Fito y los Fitipaldis, EH Sukarra, eta abar) osatutakoa; eta bestetik, Euskal Herriko gaur egungo kantu-musikaren erakusle onenetako bat, Zirzira Ahots Taldea.

Kanta ezagunez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du Rock 'N Choir ikuskizunak. Bi hitzetan esanda, ikus-entzuleek aise disfrutatzeko emanaldia da, kanta guztiak ezagunak dira eta.

Urriak 31 (Osteguna)
20:00 Lonbo Aretoa
Sarrerak: 5 € / 7 €

Rock ´N Choir
Zirzira Ahots Taldea
Elebidun

MUSIKA
ZUZENDARIA DIRECTOR: Luis Perez