Berriak

 
Antzezlan klasikoak deritzanetatik abiatuta, emakumezkoen bertsioa egin du Joan Arqué zuzendariak. Pepa Plana konpainiako (www.pepaplana.com), Noel Olivé-k eta Pepa Planak antzeztuko dute urriaren 25ean, 20:00etan Lonbo aretoan, Voces que no ves izeneko antzerki-clown-a.

Nola aldatzen dira eta zer nolako zentzua hartzen dute emakumezko pailazo bik gizonezkoen lekua hartzen dutenean? Hori da, hain zuzen ere, emanaldian ikusi ahal izango dena. "Egoerak", barnean hainbat istorio txiki biltzen dituen istorio nagusia. Egoera hauek hartzen dute garrantzirik handiena umorezko ibilbide poetiko honetan.

Emanaldia gaztelaniaz izango da eta sarrerak 9 euroko salneurria du.