Berriak

 

Arrigorriagako udal gobernuak prentsaurrekoa eman du gaur Udalbatza Aretoan.

Bertan, Maite Ibarra alkateak Udalaren gobernu planaren ardatz izango diren 100 neurrien ekimenari buruzko informazio plazaratu du: Egunerokotasuna ahaztu gabe, udal gobernu honek Arrigorriagako herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetuko duen gobernu plan batekin gobernatuko du lau urtez. Gobernu plan berri hau Eh Bilduk eta Arrigorriaga Garak euren herri programetan jasotako neurriekin eta herritar, elkarte zein udal langileen ekarpenekin osatuko dute. Gobernu plan hau 100 neurritan oinarritzen da, nahiz eta neurri gehiagoz osatu.

Maria Jesus Acedo alkarteordeak prozedura azaldu du jarraian. Bilera irekiak burutuko dituzte urrian zehar, erdigunean eta auzoetan, eta baita emakume, gazte eta edadetuekin ere. Helburua argia da: Arrigorriagako herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea, eta horretarako arlo guztiak zaindu nahi dituzte, izan hirigintza, ingurumena, kale garbiketa, irisgarritasuna zein euskara. Gobernu plan honetan Arrigorriaga berri baten oinarriak jasoko dira, herri justuago, orekatuago, garbiago, euskaldunago eta feministago bat helburu.

Gobernu plana urtea bukatu baino lehen aurkeztuko dute ekitaldi publiko batean, herriko eragile eta herritarrekin batera.