Berriak

 

1983ko lehenengo ediziotik hona, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista hasiberriak laguntzea eta bultzatzea du helburu.

Aurten 83 artistek hartu dute parte espezialitate guztietako 113 lanekin. Horien artetik, 18 artisten 18 obra aukeratu dira erakusketa osatzeko.

2019ko ERTIBIL BIZKAIAn saritutako artistak honako hauek izan dira: Juan Pablo Ordúñez -MawatreS, Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi. Horiez gain, Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek beren obrak erakutsiko dituzte.

  • Urriaren 1etik 23ra bitartean Euskaldun Berria erakusketa aretoan.
  • Astelehenetik Larunbatera: 18:00-20:00. Igandean: 12:00-14:00
  • Bisita gidatua: Urriak 11 octubre
  • 18:00 Euskaraz
  • Txanda bakoitzeko gehienezko kopurua: 20
  • Izen-ematea: Urriaren 10era arte

Arrigorriagako Kultur Etxea
Urgoiti pasealekua 8.
94.671.23.61
kulturharrea@arrigorriaga.eus