Berriak

 

Eflirkoa kolektiboaren azken sorkuntza, gizakiak hirian duen tokia galdekatzen du Echos-ek. Hiria eferbeszentziaren tokia da nun gizakiek korrika egin, elkar gurutzatu eta elkar igurzten duten, batak bestea ikusi gabe.

Hiriko oihartzun frenetikoak itzulikatzen dira, gure bizitzak harrapatuz. Anabasa horretan, burbuila bat agertzen zaigu… Denbora gelditzen da… Azala ferekatzen duten hatsak eta itsas-haizeak, zentzumenak animatzen dituzte. Erritmo bat iratzartzen da, eta bere dantzara eramaten gaitu. Beraz, guk dauzkagun jestuekin, erronda bat partekatzen dugu, alaitasunen eta gizakien arteko topaketen oihartzunak gibelean ukanez.