Berriak

 

Udal gizarte zerbitzuek Gurasoentzako hezkuntza-hobekuntzarako eskolak prestatu dituzte aurten ere. Izen emateko epea Irailaren 27an amaituko da.

Landuko diren gaiak honako hauek izango dira:

  • 0 -1 urte: “Nola sustatu gure seme-alabekiko atxikimendua”. Urriaren 9an.
  • 6 - 7 urte: “Bizitza antsietaterik gabe goza dezatela irakastea”. Urriaren 16an.
  • 3 – 4 urte: “Oldarkortasuna eziz”. Urriaren 23an.
  • 9 – 10 urte: “Nola egin aurre eskola porrotari”. Urriaren 30ean.
  • Adin guztientzat: “Gurasotasun baikorra: banaketa ez gatazkatsuak”. Azaroaren 6an.

Saio bakoitzak 90’ iraupena izango du eta Kultur Etxean burutuko da. Izena emateko edo informazioa jasotzeko:

  • Tel.-zk.: 944020214  (09:00-14:00)
  • E-maila: hezitzaileak@arrigorriaga.eus (izen-abizenak, telefono-zenbakia eta aukeratutako ordutegia adieraziz: 10:00-11:30, 15:30-17:00 edo 18:30-20:00).