Berriak

 
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako Gazteria Sailek bultzatuta, urritik urtarrilera bitarte 14-17 urte bitarteko eskualdeko gazteek, zientzia eta teknologia tailerrez gozatzeko aukera izango dute.

Eskualdean abiatu berri den Bizilabe Nerboi-Ibaizabal ekimena, Elhuyarrek 2017an martxan jarritako Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da. Bizilabek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

Bizilabe Nerbioi-Ibaizabalen lehen tailerrak 2019ko udazkenean abiatuko dira. Urrian hasita, 10 tailer izango dira guztira, Nerbioi-Ibaizabaleko 8 herritan. Hilean behin, 2 orduko saioa jasoko dute gazteek euren herriko aisialdi-gunean. Urtarrilera bitarte, 4 saioetan zehar, hainbat eduki landu eta sortuko dituzte . Horiek 2020ko otsailaren 15ean Basaurin ospatuko den Bizilabe STEAM
Festibalean aurkeztuko dituzte.

Abiatu berri den Bizilabe Nerbioi-Ibaizabal ekimenak 2020 urtean segida izango du, eskualde mailako STEAM diagnosiarekin: eskualdeko gazteek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloei buruz duten perzepzioa zein den ikertuko da eta horren araberako eskualdeko STEAM estrategia zehaztuko da.

Informazio gehiago:

Kartela (PDF 1,49MB)

Eskuorria (PDF 4,54MB)