Berriak

 

Arrigorriagako Udalak, Berdintasuna eta Gazteria sailen bidez, indarkeria sexistaren aurkako portaera eta jarrera guztien aurrerapena sustatzeko konpromisoa berretsi du, eta ondoz ondoko seigarren urtean buru-belarri arituko da aurten hamargarren edizioa beteko duen Beldur Barik Jarrera 2019 lehiaketan.

Lanak aurkezteko epea irailaren 9an ireki da eta azaroaren 5ean itxiko da. Parte-hartzeko hiru kategoria daude: 12-13 urte bitartekoak, 14-18 urte bitartekoak; eta 19-26 urte bitartekoak.Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 312  lan eta 2.113 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute beraz, urtean-urtean lehiaketaren harrera ona handitzen doala.

Oinarriak (PDF 194KB)