Berriak

 

Arrigorriagako Udalak Nordic Walking tailerra eskainiko du irailaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, udal-kiroldegian. Trek Euskadi arduratuko da emateaz, eta iraungo dituen hiru orduetan hauexek eskainiko dira: martxa nordikoa teknikaren azalpen laburra, jarrera lantzeko ariketak, martxaren patroia eta makilak erabiltzea. Ondoren, ibilaldia egingo da ikasitakoa praktikan jartzeko eta akatsak zuzentzeko. Tailerra amaitzeko, luzatzeak egingo dira.

Parte-hartzaileei makilak banatuko zaizkie; eta guztira, 20 plaza egotea aurreikusi da. Irailaren 9tik aurrera 14 urtetik gorakoek doan eman ahal izango dute izena udal-kiroldegiko atezaintzan.