Berriak

 

Joan den martxoan Integrando Fundazioarekin batera martxan jarri zen Etxebizitzari buruzko informazio bulegoak bere ateak berrirekiko ditu datorren egunetan, irailaren 16an Arrigorriagako gaztegunean eta irailaren 17an Abusuko zentro soziokulturalean. Bulego honen xedea gazteei etxebizitzarekin lotutako gaietan aholkatzea da.

18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduriko bulego hau Arrigorriagako Gaztegunean kokatzen da, eta astearte zein ostegunetan egoten da zabalik. Abusuren kasuan hilabetearen lehen eta hirugarren asteazkenean egoten da zabalik. Irailean zehar jendearentzako arreta ordutegia Gaztegunean 16:00etatik 20:00etara, eta Abusun 17:00etatik 21:00etara izango da. Urritik aurrera ordutegia 17:00etatik 21:00etara izango da, bai bulego batean zein bestean.

Bertan ematen den aholkularitza eta informazio zerbitzuak hainbat alor hartzen ditu bere gain: Alokairua zein erosketari, (BOE) Babes Ofizialeko Etxebizitzen sarbide baldintzak, etxe bat erosi edo alokatzean ordaindu beharreko zergak, etxebizitza kontuei buruzko nondik norakoak, hipoteka mota ezberdinak...

Zerbitzu hauez harago, sare sozialean bidez ere lanketa berezia egiten da gazteen emantzipazio aukerekin zerikusia duen informazioa kaleratuz, dela Etxebide, egunkari edo web espezializatuen bidez… Helburua etxebizitzarekin lotutako berritasunak gazteei helaraztea da. 

Interesa daukan edonork bai Gaztegunean zein Abusuko Zentro Soziokulturalean aurkituko du bulegoa zabalik esandako ordu eta egunetan, eta badago, baita, 688.878.023 telefonoan edo etxebizitza@arrigorriaga.eus helbide elektronikoan harremanetan jartzeko aukera ere.

Sare sozialetan ere informazioa eskuragarri egongo da.

  • Facebook: @ARRIETXEBIZITZA
  • Instagram: ARRIGORRIAGAKO ETXEBIZITZA
  • Twitter: @ARRIETXEBIZITZA
  • Whatsapp: 688.878.023