Berriak

 

Abuztua bukatuta, pertsona askoren oporraldia amaitu da eta oporretan izandako momentu zoragarri guztiak gogoan gordetzeko unea heldu da. Horretarako tresnarik onenetariko bat argazkiak dira eta Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailetik Arrigazte 2019 Argazki Lehiaketaren XI. edizioan parte hartu eta argazkiak partekatzeko garaiz daudela gogorarazi nahi diegu 16 eta 35 urte bitarteko gazteei.

Epea irailaren 30ean amaitzen da eta lehiaketaren gaia “Gazteak munduan” da. Beraz, nahikoa da aurkeztutako argazkiko protagonista bat edo batzuk gazteak izatea.

Arrigazteren xedea da gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusgai jartzea, eta, hortaz, udako oporrak erabili ahal dituzte, bai bidaietako bizipenez gozatzeko, bai grafikoki bizipen horiek betikotzeko. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango dira lanak; beraz, parte-hartzaileek ez dute argazkiak inprimatzen beharrezkoak ez diren gasturik ordaindu beharko.

Aurtengo edizioko berrikuntza handi gisa oinarrietan sartu duten saria dago. Herrian erroldatutakoek bidalitako argazkien arteko onenari emango zaion tokiko saria izango da.

Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) daude eskuragarri.  Gainera, udalaren webgunean daude ikusgai, Gazteria atalean: www.arrigorriaga.eus

Oinarriak (PDF 1,32MB)

Izena emoteko orria (PDF 150KB)