Berriak

 

Berdintasunerako Kontseilua giltzarri izango da gure udalerrian emakumeen parte-hartzea sustatzeko; izan ere, emakumeak ahalduntzeko beste tresna bat izan nahi du, hau da, euren gaitasunez (banakakoak eta taldekoak) jabetu daitezen laguntzekoa.

Kontseiluak kontsulta- eta informazio-izaera edukiko ditu; horrenbestez, emakumeen parte-hartzea lehenetsiko da, eta udalbatzatik bereizita funtzionatuko du.

Ondokoak Kontseiluko eskubide osoko kide izan ahalko dira: emakumeen eskubideak babestuta, berdintasuna sustatzen duten norbanakoak, elkarteak, erakundeak eta fundazioak. Alabaina, ez dute inolako ordainsaririk jasoko Kontseiluan jarduteagatik.

2019ko irailaren 11an 19:00-retan   Berdintasunerako Udal Kontseilua deialdia aurreikusitako dago Udaletxean hurrengo gai ordenarekin:

1. 2019ko otsailaren 14ko batzarraren akta onestea, bidezkoa bada.

2. Presidente eta idazkari berrien aurkezpena eta hurrengo legegintzaldirako lan ildoak:
a) Kontseiluaren parte-hartze aktiboa udaleko politika feministaren diseinuan.
b) Sorgin Ganbararen proiektua Denon Etxean.
c) Formakuntza feminista datorren ikasturterako: Irakaskuntzan, kanpoko jardueretan (kirola, aisialdia,…), emakumeak orokorrean, emakume nagusientzako sexualitate inguruko tailerrak.

3. Berdintasunaren ordenantzaren eta HAPOren diseinuan genero ikuspegia txertatzeko prosezu partehartzaileak martxan jartzea. Formakuntza

4. AZAROAK 25. Ekintzen plangintza.

5. Bestelakoak