Berriak

 

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea.

Edukiontzi ibiltari honek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.

Arrigorriagaren kasuan, Herri Ikastetxearen alboan kokatuko da, irailaren 9tik 13ra, astelehenetik ostiralera.

Kartela (PDF 783KB)