Berriak

 

Urtero legez, enplegu sailetik antolatu egin dira hurrengo urriari begira herriko langabeei eskainiko zaien formakuntza. Ikastaroak honako hauek izango dira, eta baten baino gehiagotan izen emateko aukera egongo da.

  • Lehen sorospenak eta desfibrilazio erdiautomatikoa (40 + 8 ordu).
  • Bulego eta langeletarako kudeaketa administratiboa (65 ordu).
  • Hiri ortu jasangarrien diseinua eta laborantza (36 ordu).
  • Elikagaiak eta alergenoak manipulatzeko agiria (8 ordu) (Euskaraz eta Gatzelaniaz).

Herriguneko eta Abusuko HAZ (Herritarren Arretarako Zerbitzuan) egin beharko da izena ematea, eta onartuen zerrenda Urriaren 7an argitaratuko da, bai Web Orrian zein iragarkien oholtzarrean. Taldea osatu ahal izateko gutxieneko kopurua bete beharko da. Formakuntza urrian, azaroan eta abenduan izango da.

Kartela (PDF 215KB)

Eskaera orria (PDF 335KB)