Berriak

 

Udako oporren ostean Gaztegunea martxan da berriz ere, irailean hasi eta urte bukaerarteko programazioari ekiteko prest. Honako hauek dira herriko gazteentzat prestatu diren jarduerak:

  • Irailak 20 18:00ean: Parkour tailerra Gaztegunean. Bertan kirol honi buruz ikasteko aukera izango dute min hartzeko beldurrik gabe.
  • Irailak 27 irteera Bilbora: 16:00-20:15. Errealitate Birtualeko zentroan jarduera ezberdinak burutuko dituzte, hala nola joko eta esperientzia birtual ezberdinak frogatu, edo “Virtual Agency” street scape jokoan parte hartu.
  • Izena emateko epea Irailaren 20eko 18:00ak arte egongo da zabalik, eta plaza kopurua gaindituz gero zozketa egingo da, 19:00etan Gaztegunean bertan.
  • Jarduera guztietan parte hartu ahal izateko Gaztegunean egin behar da izen ematea. Dohainik dira.

Urrira begira, Abusuko zentro soziokulturalean Halloweenarekin lotutako hainbat tailer egongo dira. Gaztegunean ere Halloween gauarekin lotutako hainbat prestaketa tailer egingo dira, Escape gela barne.

Parkour tailerra - Kartela (PDF 345KB)

Bilbora irteera - Kartela (PDF 383KB)