Berriak

 

Irailaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo da Arrigorriagako Udal Euskaltegian 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea. Matrikula hilaren 10a baino lehen egiten dutenek 50€ko deskontua izango dute.

Aurtengo eskaintza gogorarazi nahi dizuegu:

  • A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak modulu eta ordutegi ezberdinetan.
  • HABEren C1 maila prestatzeko astean lau orduko ikastaroa D ereduko ikasleentzat.
  • Gurasoentzako ikastaroa.

Bestalde, gogoratu udalaren, HABEren zein Bizkaiko Aldundiaren euskara ikasleentzako diru laguntzak jaso ahal dituzuela. Gainera, matrikula bi epetan ordain dezakezue.

Informazio gehiago nahi baduzue, web gunean edo Euskaltegian bertan izango duzue.
http://arrigorriagakoeuskaltegia.eus/