Berriak

 

Arrigorriagako udal-kiroldegiak Triatloi Txikiaren bederatzigarren edizioa hartuko du irailaren 14an, larunbata, 16:00etatik aurrera; bertan, benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategorietako haurren gaitasuna, abiadura eta erresistentzia jarriko dira proban.

 Urbiko Triatloi Taldeak antolatu du proba. Uretan egin beharreko zatia kiroldegi kanpoko igerilekuan egingo da, eta bizikletaz eta korrika egin beharreko zatiak ibai ondoko pasealekutik Lonboraino eta kiroldegiko pistan. Zati batetik bestera aldatzeko boxak igerilekuaren ondoan egongo dira, eta urte berean jaiotako hamar parte-hartzaileko sailak egingo dira.
Haur kategoria izango da lehiaketan parte hartzen lehena, 2005ean eta 2006an jaiotakoak, alegia. 80 metro egingo dituzte igerian, hiru kilometro bizikletaz eta 1.000 metro korrika. Jarraian, kimu kategoriaren txanda izango da, 2007an eta 2008an jaiotakoak. 60 metro egin beharko dituzte igerian, 1.500 bizikletaz eta 750 korrika. Ondoren, benjamin kategoriakoak lehiatuko dira, 2009an eta 2010ean jaiotakoak. 40 metro egingo dituzte igerian, 1.500 metro bizikletaz eta 500 metro korrika. Amaitzeko, benjamin aurreko kategoriaren txanda izango da, 2011n eta 2012an jaiotakoak. 20 metro egingo dituzte igerian, 500 bizikletaz eta 200 korrika.

Bizikletaz egin beharreko zatian beharrezkoa da kaskoa erabiltzea. Zati horretan eta atletismokoan soina estalita eraman beharko da. Parte hartzeko beharrezkoa da izena emateko orria betetzea. Kiroldegian bertan edo www.urbikotriatlon.com webgunean eskura daiteke. Irailaren 13a baino lehen aurkeztu beharko da orria kiroldegiko harreran edo online helbide honetan: http://www.urbikotriatlon.com/en/triatlon-txiki/inscripciones/14-triatlon-txiki/4-inscripciones Probaren egunean ezingo da izena eman.

Aurreko bi edizioetan bezala, 18:00etan Familiako Triatloia egingo da, eta, horretarako, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute baita ere lasterketaren eguna baino lehen. Bi kategoria egongo dira, bizikletan egin beharreko distantziaren arabera (750 metro batetik, eta 1.500 metro bestetik), eta beharrezkoa izango da Triatloi Txikian parte hartu duenetako bat izatea bizikleta-proba egiten duena.