Berriak

 

Arrigorriagako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) kontsumitzaileen 67 eskaerari erantzun die 2019ko bigarren hiruhilekoan. Guztira 54 kontsulta eta 13 erreklamazio egin dira. Horietatik 36 eskaera (hau da, % 53,7) emakumeek aurkeztu dituzte; gizonek, aldiz, 32 (% 46,3). Hilean, batez beste, 22,3 eskaera aurkeztu dira, ia-ia joan den urteko aldi berean bezainbeste.

Bost eskaera, hiru kontsulta eta bi erreklamazio Abusu auzoan egin dira eta gainerakoak herrigunean, Arrigorriagatik kanpo egin diren hiru eskaera izan ezik. Kanpoan egin diren eskaeretatik bi Zaratamoko herritarrek egin dituzte, eta Zeberiotik beste eskaera bat heldu da. Guztiak Kontsumobideren Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetara bideratu dira.

Kontsultei eta erreklamazioei erantzuteaz gain, KIUBek beste informazio- eta prestakuntza-jarduera batzuk ere burutu ditu, hala nola oholean informazio jartzea, hitzezko epaiketaren demandaren ereduak bere horretan jarraitzen duela adieraziz, eta liburuxkak jartzea jendearen esku, honako gaiei hauei buruzko informazioarekin: Kontsumoko Arbitrajea, kreditu-txartelak eta ostalaritza-enpresentzako kontsumo-informazioa. Horrez gain, Kontsumobide eta Kontsumobide Nagusiak aldizkarien aleak ere banatu ditu.