Berriak

 

Barruko igerileku txikia hilaren erdi aldean zabalduko dute

Arrigorriagako Udalak Kiroldegiko barruko igerilekuetako sabaia aldatuko du hurrengo egunotan. Lanok direla eta, igerileku estali biak itxita egongo dira abuztuaren 5etik 25era. Handia itxita egongo da abuztuaren 5etik 25era bitartean eta txikia, ostera, abuztuaren erdi alderako zabalik egongo da. Tarte horretan, kanpoko igerilekuaren ordutegia gainerako instalazioena bezalakoa izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 21:00
  • Larunbatetan: 09:00 - 20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 09:00 - 19:00