Berriak

 

Arrigorriagako jaietan denok daukagu gozatzeko eskubide bera. Baina…

Datozen jaietan hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu nahi zaitugu proposatzen dizkizugun honako kontu hauen inguruan:

Pentsatu duzu inoiz noren ardura diren urte sasoi honetan sortzen diren ohiko eta aparteko lanak? Esaterako:

  • Erosketak egin beharra
  • Gosari, hamaiketako, bazkari eta afariak
  • Arropa garbitzea eta lisatzea
  • Etxeko txikiak eta mendekotasuna dutenak zaintzea

Kontziente gara batzuk parrandan eta jai giroaz gozatzen dabiltzan bitartean beste batzuk hori guztia eduki dezagun lanean ari direla?

Eta horien aurpegia zein den badakizu? Ez du askotan gure ama, amama, arreba edo bikotekidearen antza?

Lan horiek guztiak urtean zehar nagusiki emakumeon gain daude. Eta egun hauetan ere gauza bera gertatzen da, gehienetan ikusezin geratzen diren arren.

Hortaz, orokorrean emakumeok ez gara gizonezkoak bezain askeak jaietan parte hartzeko, ez antolakuntzan, ezta jai-egitarauaren ekintzetan ere.

Ardurak berdintasunez banatzen direnean, pertsona guztiek jaiaz gozatzeko denbora lortzen dute. Hausnartu… eta koherentziaz jokatu.