Berriak

 

Uztailaren 19an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Kilimusi Skaut Taldeko kideek 2019ko Madalenei hasiera ematen dietenetik, Tarunba percusión, Sama Siku Fanfarrea eta Aritz Berri taldeko txistulari eta lagunen doinuekin batera, musikak protagonismo handia izango du Arrigorriagako jaietan.

Hasierako egun horri txosnetako lehen kontzertuekin emango zaio amaiera: The Riff Truckers, Subversion X eta Beranduegi taldeak izango dira. Halaber, Vulkano orkestrak joko du udaletxeko plazan.

Gainerako egunei dagokienez, lehen eta azken egunetan Aritz Berri taldeak joko du goizetan, eta Izalde trikitilariek gainerako egunetan. Arratsaldez, Sama Siku Fanfarreak eta Ku-Kulux Fanfarreak ipiniko dute giroa kaleetan. Hilaren 20an (larunbata) Aritz Berri taldeak dantza-emanaldia eskainiko du Mr Pongo, McOnak eta Tremenda Jauria bertako taldeen musika-ikuskizunen aurretik.

Igandean, berriz, México lindo “Si señor” mariatxi-taldearen bisita dago aurreikusita, eta, arratsaldez, playback lehiaketa tradizionalaren hamargarren edizioa ospatuko da. Hori amaitu ondoren, 23:00ak aldera disko-festa egingo da udaletxeko plazan, eta reggae-gaua txosnetan.

Hilaren 22an (astelehena) eskainiko du Barakaldoko Udal Musika Bandak ohiko kontzertua udaletxeko plazako arkupetan, eta, arratsaldez, kalejiraren ondoren, folklore-jaialdia ospatuko da, dagoeneko XXXI. ediziora heldu dena. Aurtengo edizioan, Ekuador, Uzbekistan eta Galdakaoko taldeek hartuko dute parte. Egunari amaiera emateko, rock-taldeen maratoia egingo da txosnetan, Luismi eta Joseba Núñez bakarrizketariekin batera (udaletxeko plazan).

Hilaren 23an (asteartea), “Txapela buruan eta dantza munduan” haur-ikuskizuna programatu da 13:00etarako, eta, arratsaldeko 19:00etan, Fritanga Elektro-txarangak erritmoa ipiniko du kaleetan. Bestalde, Barua parkean Dantza Xori-gizonaren elezaharra ikuskizuna eskainiko da. Ordubete geroago, goateke-festa egingo da leku berean, eta adineko pertsonak alaituko ditu mota guztietako abestiekin. Kanpoko zinema-saio batekin emango zaio amaiera egunari: Campeones filma proiektatuko da.

Asteazkenean beste haur-ikuskizun bat egingo da plazan, eta Kantatuaz taldeak herriko kaleak alaituko ditu bere abestiekin. 15:00etan, berriz, bertso bazkaria hasiko da: aurten Xabi eta Fredi Paiak hartuko dute parte. Gynkana zientifikoak, Zanguango taldearen kaleko antzerkiak, zezen suzkoak eta Lokomotores taldearen rock-bertsioek emango diete amaiera musikari. Txosnetan, berriz, Ostrich wedding, Rodeo eta Etsaiakeroak taldeak arduratuko dira festak ixteaz. Plazan I Love 80 eta Ilargi Beltza taldeek beste hamarkada bateko abesti nostalgikoak joko dituzte.

Azken egunean prezio bereziak izango dira barraketan, eta herritarrei mozorrotzeko gonbita luzatzen zaie. Erdizka Lauetan taldearen dantzak eta Brincadeira taldearen kale-animazioa izango dira ikusgai kaleetan, uztailaren 25eko amaiera handia baino lehen. Suaia & Ama Rebel eta Willson and de Willsonetis taldeek emango diete amaiera 2019ko Madalenei, Fito & Fitipaldis taldearen tributuarekin.

Egitaraua (PDF 11,7MB)