Berriak

 

Alkatea eta gobernu taldeko gainerako kideak Arrigorriagako herritarren esanetara egongo dira bai herrigunean, bai Abusun.

Udal gobernu berriaren asmoa bada herritarrenganako harremanetan hartu eman zuzena eta horizontaltasuna lantzea, eta helburu horrekin bai alkatearekin zein beste zinegotziekin hitzordua zehazteko aukera emango diegu herritarrei, herrigunean zein Abusun. Antolakuntza aldetik sortu litezkeen arazoak ekidite aldera hitzordua aurretik Herritarren Arretarako Zerbitzuarekin (HAZ) zehaztu beharko da.

Ordutegiak honako hauek izango dira:

Astearteetan - UDALETXEAN

  • 9:00-11:00 Alkatea: Maite Ibarra
  • 16:00-19:00 Alkatea: Maite Ibarra

Asteazkenetan - UDALETXEAN EDO ABUSU ZENTRO SOZIO KULTURALEAN (herritarren beharrizanen arabera)

  • 16:00-19:00 Zinegotziak

Ostegunetan - ABUSUN

  • 9:00-11:00 Alkatea: Maite Ibarra
  • 16:00- 19:00 Auzo zinegotzia: Idoia Molina edo Alkatea: Maite Ibarra (Herritarren beharrizanen arabera)

Beste alde batetik, irailetik aurrera bilerak egingo ditugu auzoetan, auzo elkarteekin, eta baita herriko beste elkarteekin ere.

HAZekin harremanetan jartzeko: