Berriak

 
Arrigorriagako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die IMSERSOren 2019-2020 denboraldiko oporren programan tokia eskatzeko epea zabalik egongo dela 2019ko uztailaren 10era arte.

Programan lekua hartzeko, interesdunek Arrigorriagako Udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkez ditzakete eskabideak, 08:00etatik 13:45era.