Berriak

 

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek uste dute egokia dela estatu-mailan egun hauetan elektrizitaterako, gaserako eta telefonorako bono sozialei buruz egiten ari diren kanpaina zabaltzea, beharbada udalerriko herritar askok ez baitakite lortu ditzaketenik.

Elektrizitaterako bono soziala Espainiako Gobernuaren laguntza bat da, baliabide ekonomiko gutxien dituztenek argindarraren ordainagiriak ordaindu ahal izan ditzaten. Bono sozialaren onuradun izateko, ezinbestekoa da baldintza batzuk betetzea, errenta-mailari eta familiako egoerari dagokionez, eta eskakizuna zuzenean kudeatu behar da erreferentziazko merkaturatzaile batekin.

Bono sozial termikoa Espainiako Gobernuak proposatutako neurri bat da, pertsona kalteberei eta bazterkeria-arriskuan daudenei dirulaguntzak emateko. Hala, pertsona eta familia-unitate horiek etxea klimatizatzearekin lotutako gas-fakturak ordain ditzakete.

Telefonorako Bono Soziala Telekomunikazioen Zerbitzu Unibertsalaren parte da. Hobari hori erretiratu eta pentsiodunentzat da, eta telefono-linea finkoan beherapen bat egitean datza.

Bono horien xehetasun gehiago izateko eta nor izan daitekeen onuradun jakiteko, Gizarte Zerbitzuetara bertara joan daiteke, edo lotura hauetan informatu:

Elektrizitaterako bono soziala:  https://selectra.es/energia/info/bono-social
Bono sozial termikoa:  https://preciogas.com/faq/bono-social-termico
Telefonorako bono soziala:  https://www.comparaiso.es/manuales/abono-social-telefono