Berriak

 

Dagoeneko zabalik dago uztailaren 6an egingo den Arrigorriagako V. Frontenis Txapelketan izena emateko epea. Bikote lehiakideek 24 plaza bete arte izango dute hori egiteko aukera eta 30 euro ordaindu beharko dute. 

Bikote irabazleak, txapela eta garaikurra irabazteaz gain, izena ematean ordaindutako kuotaren % 50 jasoko du bueltan. Txapeldunordeei garaikurra eta izen-ematearen % 25 egokituko zaie eta finalerdira heltzen diren gainerako bi bikoteei garaikurra eta izen-ematearen % 10a. Dena dela, parte-hartzaile guztiek jasoko dute opari bat.

Arauei dagokienez, PENN edo ARTENGO markako pilota horiekin jokatuko dute, ez da pasarik egongo eta tantu bikoitzak egon daitezke. Txapelketa hasieran ezarriko dira kanporaketa guztietako ordutegiak eta ezin izango dira aldatu. Bikote bat aurreikusitako ordutegitik hamar minutu baino gehiago berandutzen bada, partida galdutzat emango zaio.

Lehendabiziko kanporaketak Zaratamo eta Arrigorriagako frontoietan jokatuko dira, baina azken laurdenetatik aurrera, partida guztiak Arrigorriagako frontoian izango dira.

Oinarriak (PDF 49,6KB)