Berriak

 

Joan den ekainaren 19an, 1.600 euroko txekea eman zion Rural Kutxak Arrigorriagako IGEri, Gure Magalean Elkarteari, eskola publikoan.

1.600 euro horiek apirilaren 11n, Itzulia Arrigorriagara heldu zen egunean, bildu ziren Rural Kutxak Udalaren laguntzaz antolatutako “bizikleta solidarioa”-n. Ekitaldi honetan ehunka partehartzailek egindako kilometro solidarioei esker lortu zen zenbateko hori. Egindako ekarpenaren truke, Caja Rural-Seguros RGA txirrindulari-taldearen kamiseta bana lortu zuten.

Arrigorriagako IGEk, bestalde, erabaki du 1.600 euroko kopuru honetatik 400na euro bideratzea hiru erakunde hauei:

  • 400 euroko txekea Debra Elkarteari
  • 400 euroko txekea Bihotzez Elkarteari
  • 400 euroko txekea Ausartak Elkarteari

Rural Kutxaren izenean entregatu zuten txekea Arrigorriagako bulegoko zuzendari Gorka Hormaetxeak eta Bizkaiko Rural Kutxa erakundeko arduradun Iratxe Sainzek.

Izaskun Amurizak Gure Magalean Elkartearen izenean, Beatriz Pérezek Debra Elkartearen izenean, Asier Lorenzok Bihotzez Elkartearen izenean eta Ana de Miguelek Ausartak Elkartearen izenean jaso zituzten txekeak.