Berriak

 

Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko amaierako lanen erakusketa  egingo da, ekainaren 24tik 30era.

Erakusketa hau Udalaren eta UPV/EHUren hitzarmen baten ondorio da, artista gazteak sustatzeko. Seigarren urtez etorriko da Arrigorriagara, eta, oraingo honetan, Endika Ruiz eta Irene Carmona ikaslek egindako lanak jasotzen ditu.

Inaugurazioa ekainaren 24an izango da (astelehena), 19:00etan, eta artistak bertan izango dira. Pintura-piezak larunbatera arte 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango dira, eta igandean, 12:00etatik 14:00etara.