Berriak

 
Denboraren poderioz, gau horretan sua pizteko ohitura mantendu da. Su garbitzailea da, eguzkia irudikatzen du eta horren gainean gutxienez hiru aldiz egin behar da jauzi urte ona izateko; gainera, horren inguruan dantzatu behar da. Era berean, balio ez duten edo aldatu nahi duguna irudikatzen duten gauzak sutara botatzea ere tradizioaren parte da.

San Joan gauaren herri-ospakizunak askotariko jarduerez jositako programazioa izan ohi da, umeei ez ezik, gazte nahiz helduei zuzendutakoa.

Egitaraua:
17:00etatik 20:00etara: Umeentzako puzgarriak eta tailerrak (txapak, marrazkiak eta aurpegia margotzea, pop-up postalak, su-itxurako imanak, puzzleak, animali mugikorrak, untziak eta abar egitea).
17:00etatik 20:00etara: Puzgarri interaktiboa, Bumper ball-ak… nerabe, gazte eta helduentzako.
20:30etan: Txokolate-jana.
21:00etatik 22:15era: Dantzaldia.
22:30ean: Sua piztea.
22:45etik 00:00etara: Dantzaldiaren jarraipena.

Hori guztia musika eta jai-giro handiarekin. Beste urteetan bezala, Mendikosolo taberna, Naturbaso, Madalen elkartea eta Kilimusi eskaut taldea laguntzen ibiliko dira jai honetan.