Berriak

 

Arrigorriagako Udalaren Zainduz programak, aurreko urteetan bezala, prestakuntza eta informazio-hitzaldi espezializatuak eskainiko ditu mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran (edo arriskuan) dauden pertsonak zaintzen dituzten familiarrentzat.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik azaldu dutenez, mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden familiarrak zaintzen dituzten pertsonek prestakuntza espezializatua behar dute eguneroko zainketa-lanak nola burutu jakiteko. 

Sailak antolatu duen hurrengo jarduera adineko pertsonen dieta eta elikadurari buruzko hitzaldia da. Bertan adineko pertsonen elikaduraren eta nutrizioaren hainbat alderdi jorratuko dira, baita gaixotasun batzuetako dietak ere.

Hitzaldia ekainaren 25ean (asteartea) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Arrigorriagako Abusu Zentro Soziokulturalean. Parte hartzeko edo edozein zalantza argitzeko, interesdunek 944 020 205 zenbakira deitu dezakete, baita Gizarte Zerbitzuetara jo ere (Urgoiti pasealekua 55).