Berriak

 

Idazketa Sortzaileko Tailerrak, Arrigorriagako Liburutegiak (hirigunea) antolatu duenak, maiatzean “Borrón y cuento nuevo” liburua argitaratu du. 2018/19 ikasturtean zehar talde hau osatzen duten 14 pertsonek idatzitako kontakizunen bilketa bat da.

“Borron y cuento nuevo” “Idazketa Sortzaileko Tailerraren hamabost egunez behingo hitzordura ez obra handiak baizik eta obra propioak idaztera joaten diren hamalau idazleren arteko elkarlanaren fruitua da. Testu kuttunak, gorrotatuak batzuetan. Kontakizun ausartak, orain irakurleak ikusgai dituenak”, Iratxe Lopezen, tailerraren dinamizatzailearen,  hitzaurrean nabarmentzen den zatia.

Arrigorriagako Udaleko Idazketa Sortzaileko taldea osatzen duten bi taldeak orrialde hauen artean “engainurik gabe haien lana erakusteko, ilusioak elkarbanatzeko eta haien zati bat oparitzeko” agertu dira. Ausarta den zerbait badago, liburuaren hitzaurreak esaten duen bezala, “ez da idaztea, benetan ausarta dena idatziko duzuna gerora partekatu egingo dela jakinik idaztea da, bakoitzak bere narrazioetan jartzen dituen sentimendu, bizipen eta esperantzen kargarekin beste batzuk entzun, irakurri eta epaitu dezaten zerura botatzea,”.

 “Borrón y cuento nuevo” liburuaren argitalpenak parte hartu duten pertsona guztiak omendu nahi ditu, Arrigorriagako Udalak (hirigunea) Aristi Zerbitzu Kulturalak-ekin batera elkarlanean antolatu duen jarduera hau ezagutzera ematearekin batera. Modu honetan, zaletasun hau duenarentzat eta bere kontakizunentzako azken helburu baten bila ari direnentzako motibaziorako elementu izan dadin: “Memorian geratzeko ilusioa. Norabait heltzeko ilusioa, batez ere irakurri ala entzuten duen horren bihotzera”, argitu dute.