Berriak

 

Arrigorriagako Foru Soziosanitarioak sustatutako egitasmoen barruan, Gure Magalean elkarteak (Arrigorriagako eskolako gurasoen elkarteak) “Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB), kanpoko desfibriladore automatikoaren (KDA) erabilera eta lehen sorospenak” tailerra antolatu du 6. mailako ikasleentzat.

Doako prestakuntza-eskaintza eskolan emango dute Arrigorriagako Osasun Zentroko profesionalek ekainaren 5, 6 eta 7an, 15:00etatik 16:30era. Udalak eskuratutako maniki eta KDAk erabiliko dira entrenamendurako, baita metodologia aktibo eta parte-hartzailea ere.

Tailerrean balizko bihotz-geldialdiak hautematen irakatsiko da, eta ikasleek alboko segurtasun-posizioa zein den, zer den eta BBBaren garrantzia ikasiko dute, baita KDA erabiltzen eta eztarriko trabamenduak nola saihestu ere, besteak beste.