Berriak

 

Aurten ere, familia eta lana bateratzeari laguntzeko asmoz, Arrigorriagako Udalak udalerriko familien eskura jarriko du Lonboko ludoteka zerbitzua, uztaileko hiru astetan. 2014an jaiotako haurrentzat eginiko eskabide guztiak onartu dira, eta 14 leku huts geratu direnez, salbuespenez, 2015ean jaiotakoek ere eman ahalko dute izena.

Azken horientzat, izena emateko epea irekita egongo da ekainaren 10etik 12ra bitartean, eta ordainketa ekainaren 17tik 20ra bitartean egin beharko da. Eskuragarri dauden 14 plazak baino eskabide gehiago jasotzen baditugu, zozketa publikoa egingo da ekainaren 14an Kultur Etxean, goizeko 10:00etan.

Ohi bezala, 2019ko udako ludoteka zerbitzua euskaraz emango da uztailaren 1etik 19ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Halaber, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da beharrezkoa duten familientzat, 09:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Gainera, haur bakoitzeko 35 euroko prezioari eutsiko zaio izena eman duen haur bakoitzagatik; haurtzaindegi zerbitzua barne hartzen duen prezioa, aldiz, 55 eurokoa izango da.

Eskabideak eta ordainagiriak honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira: udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), 08:00etatik 13:45era; Kultur Etxean, 17:00etatik 20:00etara; eta Lonboko ludotekan bertan, 17:30etik 19:30era.

Salbuespenezko eskaintza (PDF 93,7KB)

Eskabidea (PDF 178KB)