Berriak

 

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udalak herritarrei zenbait laguntza eskainiko dizkie euskara ikastea eta hobetzea errazagoa izan dadin, bai Udal Euskaltegian, bai beste zentro batzuetan.

Euskara ikasteko banakako beken eskabideak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 14tik irailaren 30era egongo da irekita, diru-laguntzak norgehiagokarik gabe emateko araubidearekin bat etorriz.  Interesa duten herritarrek udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusu Zentro Soziokulturalean aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

1.- Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren kopia

2.- Dirulaguntza eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

3.- Matrikula ordaindu izanaren, bertaratu izanaren eta mailak gainditu edo aprobetxatu izanaren egiaztagiriak.

4.- Beka berezia eskatuz gero, bizikidetza-unitateko kideen zerrenda eta azken urteko pertsona fisikoen errenta aitorpena.

Liburuxka (PDF 895KB)

Eskabidea (PDF 629KB)