Berriak

 
Madalen Arrigorriagako emakumeen elkarteko zenbait kidek osatzen dute Las Teloneras taldea, eta ostiralean “¡¡¡No nos llega!!!” antzezlana aurkeztuko digute. Emanaldia Lonbo Aretoan izango da, 20:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. Felipe Cuétarak idatzi eta zuzendu du, zeinak urtero-urtero antzezlanak sortzen baititu beste emakume talde batzuentzat ere, hala nola herriko Hamaika elkartearentzat edo Galdakaoko Aztiak elkartearentzat.