Berriak

 

Arrigorriagako Udalaren Zainduz programak, aurreko urteetan bezala, prestakuntza eta informazio-hitzaldi espezializatuak eskainiko ditu mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran (edo arriskuan) dauden pertsonak zaintzen dituzten familiarrentzat.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik azaldu dutenez, mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden familiarrak zaintzen dituzten pertsonek prestakuntza espezializatua behar dute eguneroko zainketa-lanak nola burutu jakiteko. 
Sailak antolatu duen hurrengo jarduera familia-zainketan estresa kudeatzeko tailerra da. Bertan estresarekin lotutako gaiak jorratuko dira, eta hura kudeatzeko tresnak eskainiko dira.

Tailerra ekainaren 4an (asteartea) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Arrigorriagako udal euskaltegiko areto batean. Parte hartzeko edo edozein zalantza argitzeko, interesdunek 944 020 205 zenbakira deitu dezakete, baita Gizarte Zerbitzuetara jo ere (Urgoiti pasealekua 55).